XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKEN-ITZA

Iparragirre ta Xenpelar garai berean bizi izan ziran, eta biok izan ziran ospetsu.

Xenpelar, esan det askotan, eskola kontuan, ez-jakin-utsa, baña bertsolari bezela, trebe ta maixu.

Iparragirre, bertsolari izan-arren, etzan iñolaz ere, Xenpelar'en mallaraño igo.

Iparragirre eskoladuna zan eta olerkari.

Ez da izango bultza aundiko ta irudimen goitarreko olerkaria, baño ez da bertsolari-uts, olerkari izena ere merezi du.

Bere bertsoak ba-dute sentipen xamur baten asnasa eta euskal-biotzak goxoki ikuitzeko indar aparteko bat.

Argatik, gure Erriak, eun urtez geroztik ere, gogoratzen ditu, abestu oi ditu.

Ba-ote-da euskaldunen bat bertso auxe kanta ez duanik noizpait beintzat?.